Zalantza guztiak saihesten dituen era

  • Zea Mays ::Era

    Bonberenea Ekintzak

    iraupena ::48´58´´

    prezioa ::10€

Zea Mays
Zea Mays
Errekaldeko (Bilbo) laukotea aski ezaguna da dagoeneko musikazaleen artean eta ez da hemen deskubrituko talde umil bezain handia dela. Hala ere, seigarren lan honek are eta ageriago utzi du kantak konposatzeko duten jakinduria eta interpretatzerakoan daukaten dikotomia goxo bezain irmoa. Post-rock jostaria (Zure pozoidura jarraibideak) maisutasunez landu dute, baita pop-rock ia orkestrala ere (Negua joan da ta); eta jazz giroak uztartu dituzte elektro dantzagarriarekin (Ihes), 90eko hamarkadako noisea landu dute (Ni han ez banaiz), baita xamurtasunetik iluntasunera danbateko batekin igaro ere Hondoratzen kanta handian. Zer esanik ez, stoner riffen gainean zaldika hasten direnean (Era, Isolatutako uhartea), K.O. uzten gaituzte axolagabeki. Bada gehiago, baina hobe da zure kabuz deskubritzen baduzu. Itzela!

www.myspace.com/zeamaysrock
Zea Mays
Disko honekin borobiltasuna nahi genuen, geruza ezberdinak, gozotasuna!

Gutxiago gehiago al da? Disko honetan abestietan harira zoazte…


Abesti zuzenek eta sinpleek indar handia hartzen dute. Une honetan behar izan duguna zen. Akustikoki funtzionatzen duten abestiak egin ditugu eta gero instrumentu guztiekin handitzen direnak.

“Negua atzean uztea” gogorra izan al da? Hitzetan erreparatuta, badirudi atsekabetasuna bizi duzuela, baina hortik indartuta irten zaretela.


Negua bera testualki gogorra izan da, baina diskoa egitea eta bizi izan duguna ere oso polita izan da. Estudioan ia hilabete eta erdi eman eta nekatuta bukatu genuen, lanarekin tartekatu genuelako. Denbora piloa pasatu dugu moldaketak sartzen, ahotsak, gitarrak, teklatuak…

Aurkezpen kontzertuan, Kukutzan, 1.000 lagunen aurrean aritu zineten. Profetak zarete zuen herrian? Denbora luzeko lanaren emaitza da?


Ez dakigu profetak garen, baina oso gustura egon ginen eta gau ederra izan zen. Hamahiru urtean jo eta fuego jotzen eta lan egiten, askok lortu dezakete herrian profeta izatea. Egiten duzuna barne-barnetik ateratzen baduzu, setatia bazara, ematen du gauzak bere lekuan jartzen direla. Beste hainbeste egiteko prest gaude, oso gustura gaude egindako bidearekin eta orain ere asko disfrutatzen gabiltza.

Lan honetan teklatuak are eta nabarmenagoak dira. Zer giro eta sentsazio lortu nahi izan dituzue?


Morphina
disko nahiko zikina zen, gordina. Disko honekin borobiltasuna nahi genuen, geruza ezberdinak, gozotasuna. Horretarako, teklatuak, gitarrak eta ahots ezberdinak sartu ditugu borobiltasun hori lortzeko.

Topikoa da esatea Zea Maysek melodia, indarra eta emozioa batzen dituela, baina egia borobila ere bada. Zein gailentzen da horietatik?


Uste dugu denak Era berdinean konbinatzen ditugula, zuzeneko indartsu eta emozioz beterikoak egiten, barruan ditugun gauza guztiak ateratzen eta hori guztia melodiarekin.

ASTEKARIA
2010ko azaroaren 28a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude