JWST teleskopioaren atal bat izango da hau.
James Webb espazio-teleskopioa (JWST) NASAk eraikiko duen mota horretako bigarren teleskopioa izango da. Izpi infragorrien bidezko ikusmena izango duenez, unibertsoan sortu ziren lehen galaxiei buruz gehiago jakiteko balioko du.
Berriki egin den txostenaren arabera, ordea, 2008an estimatutako 5.000 milioi dolarrak motz geratuko dira teleskopioa egiteko, eta gutxienez %30 gehiago beharko da. Antza denez, arazoa ez da alderdi tekniko edo zientifikoen garestitzea, proiektu osoaren kudeaketa txarra baizik. Proiektuak NASAko Astronomia Sailaren aurrekontuaren %40 xurgatuko duenez, ez dirudi NASAtik bertatik falta den dirua aterako denik. Bitartean, Hubble teleskopioari bizitza luzatu zioten joan den urtean, astronauta estatubatuar batzuek egindako konponketari esker. 2014ra arte iraungo omen du; ordurako prest izango da JWST?