argia.eus
INPRIMATU
“Aita artzain zen”. Laxalten “best sellerra” zubereraz
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 28a
Sü azia zuberera sustatzeko elkarteak Aita artzain zen liburua plazaratuko du. Ameriketara emigratu zuen Dominique Laxalt artzainaren bizitzan oinarritutako liburua da, bere seme Robert Laxalt-ek 1957an idatzia. Jatorrizko Sweet promised land ingelesezko bertsioa best seller bilakatu zen eta ondoren hainbat hizkuntzara itzulia izan da, euskarara, tartean. 1988an argitaratu zuen Elkarrek euskara batuan, Xabier Mendiguren Bereziartuk itzulia, Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan izenburuarekin. Jean-Pierre Etchebarne mauletarrak itzuli du orain zubererara. Goiko irudian Dominique Laxalt ageri da (eskuinean). Nevadako mendietan pasa zuen ia bizitza osoa eta Euskal Herrira itzultzean zera esan zuen: “Hau ez da orain nire herria, urte gehiegi egin ditut Ameriketan”.