Ustel gozoa

Mespilus germanica

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri zuriari (Crataegus spp.) txertatzen zaio. Bi generoen arteko txerto honek mizpirondoa nekez hazi eta etortzea dakar. Honexegatik, erdipurdi bizi delako oso emailea da, iraungo ote duenaren zalantzan badaezpada bera bezalakoak sortzeko hazi asko eman, fruitu asko, alegia. Batzuek izotzen ondoren biltzen dituzte, eta beste batzuek, geuk tarteko, usteltzen hasi denean jaten; fruituaren azido malikoa hartzitu eta alkohola bihurtzen hasi eta azukreak gora egin duenean.

Gaur bildu ditut lehenak eta hemendik aurrera eskuera izango ditugu. Gozatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: mizpira
2016-12-11 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo... [+]


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Mizpirak udazkena itulan

Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du... [+]


2015-11-29 | Jakoba Errekondo
Zoritu gabe hirotu

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen... [+]


2015-01-04 | Jakoba Errekondo
Japonia eta Alemania

Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen,... [+]


2012-12-30 | Jakoba Errekondo
Mizpira gogorra

“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango... [+]


Eguneraketa berriak daude