Udazken beroa

Jakes BortairuDani Blanco
Azaroaren 6ko manifestaldien arrakasta mugatuaren ondotik, erretreten defentsarako mugimenduaren azkena bizitzen ari garelako sentsazioa indartuz doa Frantziako Estatuan. Ez da ikusten beraz, auzitegi konstituzionalak bere iritzia eman ondoren, lege-aldarrikapena zerk trabatzen ahal duen. Sindikatuak azaroaren 23rako beste mobilizazio eguna iragarri badute ere, ez dira bat etorri orain arte bezala eta konsigna argi bat eman ordez, lekuan lekuko egiturei utzi diete mobilizazioaren forma definitzeko ardura.

Pasa den asteburuan, urrian zehar lurralde askotan sorturiko grebalarien biltzar nagusietako delegatuen koordinaketa bildu da mobilizazioaren jarraipena sustatzeko, baina sindikatu nagusien greba deialdirik gabe, nekez eskaintzen ahal dio mugimenduari epe motzeko perspektiba. Sarkozyren erabateko garaipena ote?

Alta, 2010eko urriko erretreten aldeko mobilizazioa mugarri bezala geldituko da sozial borroken historian Frantziako Estatuan. Alabaina, izan dituen hamaika adierazpide, elementu berritzaileak eta iraupena guttitan ikusiak izan dira azken hamarkadetan. Nazioartean izan duen oihartzunak ere, ezohiko zerbait gertatu dela erakusten du. Europan barna bereziki, duela zenbait hilabete Greziako langileen oldartzearekin gertatu bezala, jende andanak batek erretreten aldeko mobilizazioa “pribilegio” batzuen defentsa baino, denek pairatzen dugun kapitalismo neoliberalari erresistentzia borroka gisa argi eta garbi ikusi du.
 
Mugimenduak ez badu bigarren hatsik lortzen zer geldituko da geroari begira? Goizegi da erantzun borobilak emateko. Pesimista bakar batzuek pentsatuko dute jendartean etsipena nagusituko dela eta borrokarako gogoa luzerako itzaliko. Alta, alderantzizkoa gerta daiteke. Borroka politikoa galdurik ere (botereak ez baitu gibelerat egin) borroka ideologikoa irabazia izan da, jendarteko sektore zabal batzuek, lege proiektua injustua zela konturatzeaz gain, argi ikusi baitute ekoizturiko aberastasunen banaketa zela arazoaren muina, hedabideen propaganda hutsaren kontra eta gobernuaren gezurren artean. Horrek aztarnak utziko ditu. Halaber, erakutsitako indarra eta irudimena, bizi izandako elkartasun esperientziak eta antolaketa moldeak egiazko altxorrak dira geroari begira. Gertatu dena aztertu eta teorizatzeko tenorea etorriko da (batzuek “bakezko gerrila sozial iraunkorra” kontzeptua asmatu dute jada) ondoko guduak laguntzeko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude