Saturrarango tragedia oroitzeko itsasargi luzea

Saturrarango tragedia
Izarren argia.
Zuzendaria: Mikel Rueda.
Aktoreak: Barbara Goenaga, Klara Badiola.
Euskal Herria.
90 minutu


Memoria historikoen auziak legetxe, berant heldu naiz abar hauek galtzarbean hartuta. Filma Zinemaldian estreinatu baitzen eta ni baino lankide bixkorragoek eman dute honen berri Argia.com-en dagoeneko.

Izarren argia
irismen luzeko filma delakoan nago baina! Merezi duela goratik aipatzeak, horra. Merezi dute frankismo ankerreko biktimek, eta areago –hala posible balitz– Saturrarango presondegiko biktimak emakumeak eta euren seme-alabak izaki.
Merezi du historiako tragediak oroitzeak, berriz ere errepika ez daitezen. Baina, oraingoan merezi duena Mikel Rueda zinegilearen filma da. Duina delako. Gogoratzeak merezi du, baina gogoa pizten duena lan duina –eta argia– denean, memoriak eskertzen du.
Euskaraz –film batean– inoiz ikusitako interpretazio onenak iruditu zitzaizkidan emakume preso eta moja borreroenak. Gizonenak ere bai, baina oraingoan emakumeak dira protagonista.

Behingoz, euskararen tratamendu egokiari esker, hizkuntza ez zen traba izan nire gogoan.
Omen, diotenez, lana artea bada, ezin zara pertsona bera izan berau “dastatu” aurretik eta ostean.

Horrela atera ginen aretotik filma elkarrekin ikusi genuen hiru lagunok:

–Bikaina– esan zuen batek.

–Erritmoa hobetu liteke –beste batek.

–Protagonista nagusiaren semeak, Raulek, bizkar eman diezaioke bere amari?– hirugarrenak.

Eztabaida piztu zen.

Eztabaida ona da memoria lantzeko. Eztabaida ona da lana eta artea hobetzeko. Mikel Ruedak langa oso goian ipini du, izarren argiaren mailan ipini ere.

Lasai tokayo, unibertsoa infinitua duk-eta!

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeak eta errepresioa frankismoan
Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


2023-03-28 | Antxeta Irratia
Aberria egin zuten milaka emakume abertzaleren memoria berreskuratzeko lanetan dihardute Irunen

1922tik II. Mundu Gerra artean Emakume Abertzaleen Batzak bildutako 23.000 emakumeren historia laburbiltzen duen erakusketa antolatu dute Irunen.


Urduñako espetxean hil ziren presoen senideen bila ari da Jaurlaritza Extremaduran, identifikazio genetikoa egiteko

Eusko Jaurlaritzaren memoria arloko ordezkaritza bat Urduñako espetxean hildako presoen senideen bila ari da Extremaduran, herriko hilerritik ateratako gorpuzkien identifikazio genetikoa egiteko. Larunbatean aurkeztuko ditu orain arte egindako lanak Castueran (Badajoz).


2022-10-06 | Antxeta Irratia
Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Irungo Oiasson ikusgai

Emakumeen egoera 1936ko estatu kolpearen ondoko urteetan isilean iragan bada ere, "emakume izanagatik" kartzeletan pairatu zutena argitara eman nahi du Papillons, esangabeko hitza erakusketak Irunen.


2021-08-04 | Euskal Irratiak
Memoria historikoaren bulegoa aurkeztu dute Irunen

Oraindik, ez dago zabalik, baina irailaren 13tik aurrera, erabili ahal izango da.


Eguneraketa berriak daude