argia.eus
INPRIMATU
Krisialdiak gertatu eta gero aurreikusten dira
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko azaroaren 16a
krisialdiak
1873tik 2008ra munduan izandako krisialdi ekonomiko nagusiak bildu ditu Carlos Marichal historialariak Nueva historia de las grandes crisis financieras izenburuko lanean (eskuinean, liburuaren azaleko argazkia). Ikerketaren tesi nagusia krisialdiak aldian-aldian errepikatzen direla eta, beraz, aurreikus daitezkeela da. Krisien aurreko oparoaldietan, ordea, inork ez du horrelakorik gogoan eta atzeraldia iragartzen dutenei ez zaie jaramonik egiten; esaterako, Paul Krugmanek 1999an eman zuen egungo deskalabruaren abisua. Hala, krisialdi hau gainditzean, ziurrenik memoria lausotu egingo zaigu berriro.