argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 07a

Ama Say taldeko kideak, hamabost urteko etenaldiaren ostean, duela bi urte berriro hasi ziren zuzenekoekin. Orain disko berria plazaratu dute: Ren fan (Bonberenea). Gasteizko Jimmy Jazz aretoan aurkeztuko dute abenduaren 18an. 2011ko urtarrilaren 29an Durangoko Plateruenan izango dira, otsailaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian eta martxoaren 26an Tolosako Bonberenean.

 

Théâtre de Chimères Miarritzeko antzerki taldeak Oncle Vania / Osaba Vania azken lana estreinatu zuen pasa den astean Baionan. Anton Txekhov idazleak 1897an kaleraturiko obran oinarritzen da eta euskara eta frantsesa nahasten ditu. Bazterreko pantaila batean, itzulpena irakurri ahal izango dute ikusleek (frantsesez ari direnean euskarara, eta euskaraz ari direnean frantsesera). Jean-Marie-Broucaret taula zuzendariak adierazi duenez, bi hizkuntza erabilita gaur egungo errealitatea islatu nahi izan dute. Abenduaren 4an Luhuson (Lapurdi) eskainiko dute.

 
 

Musikene goi mailako musika eskolako hiru irakaslek jazz musikari buruzko liburu bana plazaratu dute: Jazz musikaren historia I (Patricio Goialde), Bebop-a, jazzaren hizkuntza (Joaquin Chacon) eta Charlie Parker. Mintzaira eta inprobisazio-teknikak (Gonzalo Tejada).