argia.eus
INPRIMATU
Deban hitzaldi zikloa
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko azaroaren 16a
Debako Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute euskararen normalizazioaren inguruko hitzaldi zikloa. Joan den astean hasi ziren hitzaldiak Jon Sarasuarenarekin. Gaztelaniaz aritu zen aretxabaletarra La ventana del euskera izeneko hitzaldian. Aste honetatik aurrera hiru hitzaldi izango dira.

– Azaroak 19, 18:00: XXI. mendeko Debako euskaldunak. Nolakoak?Julen Arexolaleiba.

– Azaroak 26, 20:30: Debako kultur taldeak. Zer ematen diote herriari? Nekane Goikoetxea.

– Abenduak 3, 18:00: Nola atera hizkuntza-armairutik. Imanol Miner eta Arkaitz Miner.