argia.eus
INPRIMATU
Antzerkizale Eguna egingo da hilaren 27an Villabonan
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 16a
Villabonan (Gipuzkoa) egingo da Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) antolatutako I. Antzerkizale Eguna, hilaren 27an.

Hauxe da egitaraua:
11:00. Hasiera ekitaldia Erreboteko Plazan.
11:30. Porrotx eta Marimototsekin kalejira.
Jarraian Poxpolo ta konpainia.
13:15. Kale animazioa Txerriki, Alproja, Kukuka, Labea eta abarrekin.
14:30. Bazkari herrikoia.
16:30. Haurrentzat txokolatea eta buruhandiak.
17:30. Antzerki pieza motzak: Ixabel Agirresarobe eta Mikel Laskurain, Hirualanbrikak...
20:00. I. Antzerkizale saria Gurea antzokian: Oinkari dantza taldea, Eneritz Artetxe eta Eñaut Gantxegi, Kontxu Odriozola eta beste hainbaten parte hartzearekin. Jarraian, Edurne Agirrezabalaren Sarean Zintzilikatua.
23:30. Dantzaldia DJ Bullen erritmora Gaztetxean.