argia.eus
INPRIMATU
Amazonia, euri sortzailea
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko azaroaren 16a
amazonia
elpolvorin.over-blog.es
Alemaniako Mainz hirian dagoen Max Planck Kimika Institutuko ikerlariek Amazoniak bere euria sortzen duela frogatu dute. Nola? Eurite sasoian, Amazoniako oihanak askatutako partikulek lainoetako ura kondentsatzea eragiten dute, euria sortuz.

Amazoniaren gaineko airea oso garbia da eta bertan topa daitezkeen partikulak, neurri handi batean behintzat, oihanak askatutakoak dira. Partikula horien %80ak mikrometroa baino diametro txikiagoa du eta polenez, esporez eta beste material biologikoez osatzen da; gainerako %20a Afrikatik eta Atlantikoko hainbat lekutatik garraiatutako gatzak eta mineralak dira.

Azterketa horren bidez munduko hainbat lekutako euriaren logika hobeto ulertu nahi dute, batez ere euri eskasiaren arazoari aurre egin ahal izateko.