argia.eus
INPRIMATU
Uberan.org webguneak literaturzaleen zubi izan nahi du
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 09a
uberan.org
Hitzen uberan izeneko webgunea (www.uberan.org) euskal literaturzaleen atari izateko asmoarekin sortu dute Oier Guillan eta Uxue Alberdi idazleek. Irudigileak, antzerkigileak, bertsolariak, argazkilariak, musikariak... artista guztien topagune izan nahi du webguneak. “Eragile asko daude Euskal Herrian literaturaren inguruan lan egiten, baina oso sakabanatuta daude Interneten. Horien plaza nahi du izan honek”, dio Guillanek. Jendeak bere lanak sareratu ahal izango ditu, eta hilero musikari batek webguneko testu bat hautatu eta musikatuko du.