argia.eus
INPRIMATU
Cornelia Funkeren azken liburua euskaraz
  • Cornelia Funke ::Reckless

    Elkar

    orrialdeak ::293

    prezioa ::19.95€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko azaroaren 14a
reckless
Nazioartean sona du Cornelia Funkek haur eta gazte literaturaren esparruan. Haren lan berri bakoitza gertakari garrantzitsua da mundu osoko industria editorialarentzat. Euskaraz ezagutzen genizkion Lapurren burua eta Tinta bihotz eleberriak, baita Txerrikume pirata ipuina ere. Orain, Elkar argitaletxearen eskutik eta Aiora Jakak itzulita, haren nobela berriena daukagu euskaraz: Re­ckless, harrizko haragia. Ispiluaren bestaldean gordetzen den fantasiazko mundua da istorioaren erdigunea. Ipotxez, maitagarriz, uretako gizonez eta antzeko izakiz beteta dago, eta haien artean abentura harrigarriak izango dituzte Reck­less anaiek.