Kutsadura da eritasun moderno ia guztien ama

  • Kantzerraren kontrako gerra atzekoz aurrera dago antolatuta: diru gehienak eriak artatzeko botika berrien bilaketa eta produkzioan inbertitzen dira, aldiz, prebentzioan oso gutxi. Minbizia ezin dela prebenitu? Frantziako ARTAC elkarteko kantzerologoek alderantzizkoa diote, kutsadurari lotuta daudela kantzer –eta beste gaixotasun– gehienak.
net hurbil
Kronistak aita zaharra eraman balu urriaren 30ean Baionako Lurramara Dominique Belpomme medikuari entzutera, ez zen erantzuki irribarretsu bat aditu gabe aterako. Zenbat aldiz ez digute esan garai batean orain baino gaixotasun gutxiago zegoela? Beste hainbestetan diegu erantzun ezaguera kontua zela. Belpomme kantzerologoak arrazoi emango zion 1916an jaiotako gure aita baserritar obreroari.

Laborantza Ganbarak laugarrenez antolatu du Lurrama nekazaritza iraunkorraren feria Baionan, Errobi bazterreko Glain-en, udalak elkarteen zerbitzurako eraikirik daukan gunean. Aurtengo edizioan Dominique Belpomme izendatu zuenez aitabitxi, feriako mintzaldi nagusia berari zegokion. Jaki ekologikoz elikatzeak kantzerraren prebentziorako daukan garrantzian zentratu zen.
Baina estreina gizarte industrializatuetako gaixotasun nagusien egoeraren ikuspegi orokorra eman zuen. Belpommeren ideiak zehaztasunez ezagutzen ez dituena harrituko zen: kantzerra epidemia bihurtu da, eta ez kantzerra bakarrik, obesitatea, diabetesa, hipertentsioa eta eritasun kardiobaskularrak, alergiak, Alzheimer bezalako gaixotasun neurologikoak, autismoa... izugarri ugaritu dira eta ugaritzen segiko dute: ezingo omen dira kontrolatu.

Bere liburuetan ideiok lehendik azalduak ditu Belpommek. Ces maladies creées par l’homme (Gizakiek sortutako gaixotasun horiek) titulua daraman horretan, hasieratik dio Bigarren Mundu Gerratik landa eritasun berriz itota gaudela. Alegia, ordura arte medikuntzak aurrerapen handiak egin zituela mikrobioek, funtsean bakterioek, eragindako gaitzak sendatzen, baina geroztik dena dela diferente.

Bi adibide jartzeko, Alzheimer doktoreak izen bereko eritasuna 1911an deskribatu zuela, aurretik oso bakan ageri zelako. Kantzerrari dagokionez, Belpommek berak (67 urte ditu) mediku gaztea zenean bitxitzat hartzen ziren minbiziak gaur oso zabalduta daudela. Hori frogatzeko kantzerologoak estatistikak aipatzen ditu sarri.

Eta zer dago gaitzon ugaltze handiaren oinarrian? Belpommek okertzat jotzen ditu sarritan aipatu izan diren eragileak: estresa, bizimodua, populazioaren zahartzea, janaria... Ez horiek eragin kaltegarririk ez daukatelako, baina bai kantzer bat sortzeko baldintza bat gehiago behar dutelako: zelulak kontrolik gabe eraldatu eta ugaltzen hasi daitezen gai mutagenoren bat behar da.
Mutagenoak izan daitezke edo birusak, edo erradiazioak edo gai kimikoak, eta hauek gure ingurumenean hainbeste zabaldu izana lotzen du Belpommek kantzerrekin. Funtsean kutsadura kimikoan murgildu zen bera hitzaldian eta sententzia hau bota zien entzuleei: “Orain ezagutzen dituzuen ehun urteko zahar horiek adin horretara heldu dira kutsadurarik gabeko haurtzaroa ezagutu zutelako. Gure belaunaldietan ez da gertatuko horrelakorik”.

Dosi txiki etenik gabeak

Dominique Belpommeren hitz, artikulu eta liburuak anekdotak lirateke baldin eta bera ez balitz Frantzian eta Europan erreferentziazko kantzerologoa eta bere inguruan ez baleuka beste profesional askoren adostasuna. Association pour la Recherche pour la Recherche Thérapeutique Anti-Cancéreuse (ARTAC) elkartean biltzen dira horietako batzuk, baina honek akuilatuta Frantzian adostu dokumentu eta itunek askoz profesional gehiago bildu dituzte.

Belpommek mediku lana egin du, ikerketan aritu da, unibertsitatean irakatsi, eta agintari politikoek aholkua eskatu diotenean plangintza publikoan parte hartu ere bai. Une batez Jacques Chiracek eskatu zion minbiziaren kontrako plangintza kudeatzea. Gaur askoz mesfidatiago da agintariak honetan egiten ari direnaz, eritasunen prebentzioan behar adina egiten ez dutelakoan.

2007an Parisko gobernuak Les Grenelles de l’Invironnement (Ingurumenari buruzko azterketa nagusia, esan genezake euskaraz) abiarazi zuenean, politikoen eta medikuen arteko harremanak ez ziren ongi pasatu eta azkenean hauek agiri alternatibo bat aurkeztu zuten. Argigarria da.

Hego Euskal Herrian eta oro har Espainian kutsadura aferetan medikuen elkarteek agertzen duten pasibotasunarekin alderatuta, deigarri egiten da ikustea Frantziako medikuen elkargo nagusia –Ordre des Medecins– , osasungintzako sindikatuak eta beste elkarte garrantzizkoak bat egiten kutsaduraren kontrol zorotzagoa eskatzen duten aldarrikapenekin. 2007ko Grenelleak zirela eta plazaratu zuten zazpi puntuko agirian bigarrenean gobernuari eskatzen zitzaion errauste planta berriak eraikitzeko proiektuak geldiarazi zitzala. Errausketarentzako moratoria alegia.

“Ekologia eta osasuna lotuta daude, kantzerra eta ingurumena ere bai” idatzi eta esan du mila bider Belpommek. Tabakoaren kasuan, kostatu zen ikerlariek aspaldi deskubritutako lotura hori legeetara eramatea. Orain, ordea, kontua da tabako kontsumoa jaisten hasita ere biriketako minbiziak ugaltzen segitzen duela, arnasten dugun airean kutsagarriak badiren seinale.
Bigarren Mundu Gerratik klase guztietako hondakin kimikoak sartzen zaizkio herritarrari azaletik bezala arnasbideetatik eta elikadurarekin ahotik. Belpommek Baionan, nekazaritzaz arduratutako entzule askoren aurrean egonez, bereziki azpimarratu zituen laborantzan erabiltzen diren nitratoak eta pestizidak, ahaztu gabe janari elaboratuetan sartzen diren kontserbatzaileak, koloreztagarriak eta abar. Baina ez zituen ahaztu kosmetikoetan diren gai kimiko arriskutsuak, etxeetako tresnetan dauzkagunak, eta industriek aireratzen dituzten dioxinak.

Dioxinak aipatuta, errauste planten inguruan dagoen polemika ez zaio arrotza ARTACeko jendeari. Errauskailu berriek, zaharragoek ez bezala, filtro onak dituztela eta seguruak direla dioten politiko eta teknikoen kontra, Belpomme bera militante bero bihurtzen da.

“Gaur badakigu –dio Ces maladies... liburuan– gai kantzerreragileek ez dosi handietan baizik eta luzaz errepikatutako dosi txikietan egiten dutela kaltea. (...) Uretan, janarietan edo airean egon daitezkeen pozoiei nazioarteko arauek ezarri mugak ez dira kaltea eragozteko nahikoa, azken finean dosiaren errepikapena eta horiek denboran zehar duten iraupena direlako garrantzitsuak, azken finean organismoak orotara pilatu duen dosia”.

2009an Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldea den Maurizio uhartean errauste planta eraiki nahi dutela eta, iritzia eskatu zioten Belpommeri. Honek “Gutun irekia mauriziotarrei” agirian sutsu animatu zituen ez etsitzera: “Kosta ahala kosta lortu behar da errauskailua gelditzea, jakinik gainera alternatibak badirela (...) Mauriziotar guztiek mobilizatu behar dute”.

ASTEKARIA
2010ko azaroaren 14a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude