argia.eus
INPRIMATU
Kilimak katalanez
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko azaroaren 09a
Nuria Rita Sebastian euskalduna da eta Editora con carrito izeneko bloga dauka. Bartzelonan bizi den kazetari honek hizkuntzekin izan duen eta duen esperientzia kontatu digu. Ama hizkuntza gaztelania du eta euskara ikasterik ez zuen lortu, A ereduan ikasi baitzuen, eta ETB1eko marrazki bizidunak ulertzera iritsi zen. Ingalaterrara bidaiatzen hasi zenean “yes” esan beharrean “bai” esaten zuen. Blogariak kontatu digunez, buruak agintzen zion ama hizkuntza ez zen beste hizkuntza ateratzeko, eta nahasmen horretan, ingelesa beharrean euskara ateratzen zitzaion.

Bartzelonara joan zen hurrengo eta kontatu digu nola bere burua harrituta utzi duen lan kontuetan ari zela gaztelaniaz egindako galderari katalanez erantzun dionean. Lanagatik katalana ikasi beharra izan du, baina katalana ikasten hasteko arrazoia ez da lana izan, bikotekidea baizik.

Sebastianek gogoan du katalanez ikasi zuen lehenengo hitza: pessigolles (kilimak). Asko gustatzen zaion beste hitz bat melic (zilborra) da, eta idazten baino lehenago ikasi zuen gozatzen, intimitatean.