argia.eus
INPRIMATU
Garuneko nerbioen argazkiak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko azaroaren 09a
garuneko nerbioak
www.kennislink.nl
Eindhoven-eko Teknologi Unibertsitatean (Herbehereak) garatutako software baten bidez, garunean gertatzen diren gaixotasunak errazago detektatu ahal izango dituzte medikuek.

Bart ter Haar Romenij irakaslearen arabera, garunean gertatzen dena ezagutzeko gehienetan teknika erasokorrak erabili behar dira gaur egun. Parkinson gaitza dutenei, adibidez, hainbat kasutan mikroelektrodoa sartu behar zaie garunean.

Teknologia berriari HARDI deritzo eta espageti bat bezain egitura xeheak aztertzeko gai da. Bide asko ibili beharra dago oraindik, garunean espagetia baino txikiagoa diren nerbio asko baitago eta alor hori ezezaguna da oraindik. Dena den, orain arte lortutakoa hasiera baino gehiago da, gaitz askoren diagnosian oso lagungarri izango baita HARDI teknika.