argia.eus
INPRIMATU
Erromantzearen eta euskararen loturak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko azaroaren 09a
Emilianotar glosak
Emilianotar glosak, XI. mende hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz idatzitako ohar laburrak.
Euskara-erromantze Linguistika III. Jardunaldiak burutuko dira hil honen amaieran, bi hizkuntzok Erdi Arotik hona izan duten harremana aztertzeko.

Besteak beste, Urrezko Mendean Errioxa Garaian izan ziren euskararen eta erromantzearen arteko harremanak, Salesen euskarazko lehen itzulpenak, Lazarraga eskuizkribuan gaztelerak duen eragina, Nafarroako XIV. mendeko onomastika edo Inkisizioaren dokumentuetan XVII. mendeko Gipuzkoako gaztelerari buruz jasotako oharrak jorratuko dira bertan.

Jardunaldiok Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak antolatu ditu eta Bilboko Kultura Ondarearen Zerbitzuko hitzaldi aretoan egingo dira azaroaren 23tik 25era.