Umeek Simon Bolivar nor zen jakin dezaten

  • Victor Vilardell Balasch ::Bolivar askatzailea

    Txertoa

    orrialdeak ::123

    prezioa ::9,95€

Txertoa argitaletxeak Nor da? izeneko saila dauka pertsonaia historikoen bizitzak haur eta gazteei hurbiltzeko. Gaur hizpide dugun liburua Victor Vilardell Balasch-ek idatzi du 9 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat eta Miren Arratibeli esker daukagu euskaraz irakurtzeko plazera. Simon Bolivar askatzailea liburuan aitona Simon bihurtu da eta narratzaileak gogoratzen duenez, asko gustatzen zitzaion aitona Simoni kontu kontari aritzea. Gutxien esperotakoan hamaika istorio kontatzeko gai zen. Edo historia esan beharko genuke? Izan ere, Simonen kontakizunak bene-benetakoak ziren: txoriak kaiolatik askatzen hasi eta kontinente osoa askatu zuen gizonaren historiak.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude