argia.eus
INPRIMATU
Asteko izenak
2010ko azaroaren 09a

Erraldoien Txokoa ruñeko euskarazko kultur ekintzen gune nagusia, desagertzear da. Hamalau urte dira sortu zela. Alde Zaharrean kokatua, han egiten dira Udalak euskaraz programatzen dituen ekitaldi ia guztiak. Musikari, artista, bertsolari, antzezle... asko aritu da Erraldoien Txokoan eta hiriburuko euskaltzaleen bilgune bihurtu da. Ordea, Foru Gobernuak haur-eskola publiko bilakatu nahi du lekua. Hala ere, Paz Prieto Iruñeko Kultur zinegotziak adierazi du euskarazko programazioa hartu dezaketen leku asko daudela hiriburuan.

 

Itxaropena argitaletxeak 36ko gerraren ostean argitaratutako Kuliska sortak jaso zuen Dabilen Elea saria astelehenean, Donostian, Euskal Liburuaren Gauean. Ekitaldian Patxi Unzurrunzaga (1906-1984) Itxaropena argitaletxearen sortzailea gogoratu zuten.

 

Eulalia Abaitua bilbotarrak (1853-1943), Bigarren Gerra Karlistan Liverpoolera (Ingalaterra) alde egin zuenean ikasi zituen argazkilaritzaren teknikak. Bueltan, Euskal Herriko ohituren, jaien eta tradizioen dokumentu historiko garrantzitsua osatu zuen argazkien bidez. Bilduma horretako hainbat lan ikusgai daude orain, Bilboko Euskal Museoan. Horrez gain, Maite Jimenez Ochoa de Aldak Eulalia Abaitua argazkilaria liburua plazaratu du.