argia.eus
INPRIMATU
Asteko adierazpenak
2013ko maiatzaren 07a

Dani Gutierrez Eusko Jaurlaritzako software librearen bulego teknikoko proiektuen arduraduna, Berrian: " Inork ez du ukatuko iPad tramankulua ongi dabilela eta hedatuta dagoela aldian aldiko Windows programa erabiltzea; inork ez du ukatuko, halaber, duela urte batzuk burtsan 1.000 euroren Apple sagarrak erosi zituenak 3.000renak izango dituela gaur egun. Baina ikuspegi orokorrago eta luzera begirakoago batetik, agian aztertzekoa izango litzateke produktu horiek ez ote diren hautabide ez-pribatuetan egindako inbertsioak baino kaltegarriagoak. Primerakoa iduri luke planeta osoko edo herrialde bateko biztanle guztiek BMW bat edukiko balute, baina kontua da ez dagoela guztiontzat adina, ez aipatzearren zenbaterainoko kutsadura ekarriko lukeen hainbeste auto izateak".