argia.eus
INPRIMATU
“Apaizac obeto” dokumentala estreinatu dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 14a
Jon Maiak zuzendutako Apaizac obeto dokumentala aurkeztu du Orio Produkzioak ekoiztetxeak. Orain lau urte Albaola elkarteak Kanadara antolatutako espedizioan oinarritu da lana. XVI. mendean ozeanoaren bestaldera joaten ziren euskal arrantzaleen bizimodua irudikatu zuten bidaideek. Arrantzale haien moduko txalupa eraiki eta eurak bezala jantzi ziren. 2.000 kilometro egin zituzten Red Bay izeneko badiaraino, euskaldunek utzitako arrastoaren berri emateko. Aurrerago DVD formatuan plazaratuko dute.