Natura inprobisazioa bada, izpi berritzaileak gehitu

  • Flakutt ::Electroflak & Utt

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::31´50´´

    prezioa ::10€

Flakutt
Flakutt
Flakutt oso proiektu berezia da; Uharteko Txalaparta Tailerretik (UTT) abiatu zena. Partaide batzuek txalaparta eta horren soinuak ikertzen ziharduten denbora luzez; eta halako batean, elektronika lantzen duten bidaideak aurkitu zituzten. Hala, txalaparta eta elektronika; natura eta elektrizitatea; inprobisazioa eta aurrez grabatutako soinuak; dikotomia horretan murgildu ziren, horri hainbat ahots, poesia apur bat eta bestelako instrumentuak gehituta. Modu horretan, elektronikari bizitasun handia eman diote, natura ere erakarriz; eta musika tradizionaleko instrumentuei kolore eta ikuspegi zabalagoa eman diete. Zuzenean gutxitan aritzen dira, eta ezin bi emanaldi berdin egin. Azkeneko hippyak Nafarroan ote diren? Seguruenik, baina birziklatzeko irudimena dute.

www.myspace.com/flakutt
Flakutt
Txalapartak daukan elkarrizketa oinarria elektronikara eta ahotsera zabaldu dugu

Flak-Utt. Natura eta elektrizitatea biak bat eginda?


Dena asmatuta dagoela jakinda, gauza guztiak nahastea falta zaigu. Hori edo 80ko edo 90eko hamarkadara itzultzea. Fisika Kuantikoa eta sinesmena elkartzen diren mende berri honetan natura eta elektrizitatea nahasteak erraza dirudi, ezta?

“Bizilagunaren landareak kable erraldoiak irentsi ditu”. Oreka ezinezkoa da?


Bizi dugun garaian, teknokrazia eta neoliberalismo basatia nagusi, orekak ezinezkoa dirudi. Hala ere, guk itxaropena dugu eta aldaketa datorrela uste dugu. Gizakiaren borondatearen gainetik Unibertsoaren orekan sinesten dugu.

“Beti ametsetan gaudela diote, gure ametsak beste garai batekoak direla...”. Zuek, baina, atzera eta aurrera, bietara, begiratzen duzue…


Joxean Artzek idatzi zuen bezala: “Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura betiko iturri zaharretik”.

Zer gehitu dio Flak-ek UTTri? Batasun naturala izan da, erraza?


Ilusio handia. UTT proiektu eta arlo ezberdinak sortzen saiatu da: antzerkia, performanceak, dantzak eta beste. Flakuttek hizkuntza berri bat asmatzeko UTTri eman dio UTTentzat guztiz ezezaguna zen arlo elektronikoan sartzeko bidea, eta proiektu finko batean jarraitzeko UTT inprobisaziotik idazketara bidaiatzera behartu du.

Uharteko Txalaparta Tailerrak bi buelta berri eman dizkio txalapartari?


Txalaparta bi lagunen arteko elkarrizketa gisa sortzen da, eta hemen ere hori oinarri dugu. Oinarri hori musika elektronikoari eta ahotsari zabalduz Flakutten musika sortzen dugu. Eta bide batez musika tresnen soinuak zaharberritzen saiatu gara.


Nolakoak dira zuen emanaldiak?


Diskoak uzten ez dituen sentsazioak eta diziplinak sartzen ditugu: dantza, performancea... Bidaia bat bezala ulertzen dugu, abestiak lotuak baitira, ia-ia atsedenik gabe.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude