argia.eus
INPRIMATU
Merkatari erdaldunari euskaraz Zumaian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko azaroaren 02a
Zumaiako Udalak inkesta egin du herriko kontsumitzaileek erosterakoan zein hizkuntzatan aritu nahi duten jakiteko eta gehiengoak euskaraz nahi duela erantzun du. Ondorioz, merkatarientzako kanpaina egin dute. Bi mezu nabarmentzen dira: batetik, merkatariei lehen hitza euskaraz egitea eskatzen zaie, alegia, bezeroari argi uztea euskaraz badakiela. Bestetik, nahiz eta euskaraz oso gutxi egin edo batere ez, ulertzen baldin badu, bezeroari euskaraz segitzeko aukera ematea aholkatzen die. Gero eta gehiago aipatzen den elebitasun pasiboaren adibideetako bat da. Merkatariei arraroa egingo zaie bezeroa euskaraz egitera animatzea, beraiek gutxi jakinda, baina euskaraz aritu nahi duen bezeroari ere kostako zaio gaztelaniaz ari zaionari euskaraz egitea. Praktikak esango du.