argia.eus
INPRIMATU
Fermin Etxegoienek jaso du Literaturako Euskadi Saria
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 02a
Autokarabana
Autokarabana
Fermin Etxegoien idazleak jaso zuen pasa den astelehenean Literaturako Euskadi Saria, euskarazko atalean, Autokarabana (Pamiela) lanari esker. Hurrengo egunean banatu zituzten gainerako sariak. Euskarazko Haur eta gazte Literaturako Euskadi Saria Patxi Zubizarrretak irabazi du, Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburuarekin; Saiakera atalekoa Joxe Azurmendiren Azken egunak Gandiagarekin obrak jaso du; Itzulpen saria Jesus Mari Mendizabalek jaso du, Eguzki kolpeagatik –Horacio Quirogak (1878-1937) idatzi zuen hamazapi ipuineko liburu hori–; eta Ilustraziokoa Jon Mitxelenak, Ipuin-kontalariaren lapikoa liburuko marrazkiengatik. Atalez atal, hauxe da aurten lehiatu den liburu kopurua:

• Euskarazko literatura: 23
• Gaztelaniazko literatura: 26 (-2)
• Euskarazko haur eta gazte literatura: 29
• Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: 7 (-1)
• Euskarazko literatura itzulpena: 30 (-1)
• Literatura lanaren ilustrazioa: 37 (-1)
• Euskarazko saiakera: 15
• Gaztelaniazko saiakera: 13
Parentesi artean azaltzen diren zenbakiak “baldintzak ez betetzeagatik” baztertutako lanak dira.