argia.eus
INPRIMATU
Asteko izenak
2010ko azaroaren 02a

Sustrai Colina, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Miren Artetxe, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua lehiatuko dira Iparraldeko Bertsolari Txapelketako finalean. Donibane Lohizunen jokatuko da azaroaren 13an.

 

Karmele Artetxe izango da Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendari berria izango da, Batzar Nagusiak aho batez hala erabaki ostean. Artetxe historialaria da, eta euskal komunitate zientifikoa aztertzen egin ditu azken urteak. 2012ra arte beteko du zuzendari kargua.

 

Aurelio Arteta, Gustavo de Maeztu, Jorge Oteiza, Mari Puri Herrero, Andres Nagel eta beste 45 artistaren obrak bildu ditu Donostiako Kubo-Kutxa aretoko erakusketak. Jai alai. Euskal pilotaren edertia izenburupean, euskal pilota ardatz duten 150 artelan daude iksugai: margolanak, eskulturak, argazkiak... Erakusketa datorren urteko urtarrilaren 6an itxiko dute.