argia.eus
INPRIMATU
Sinadura bilketa Iruñean euskara babesteko
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30
Euskalgintzako hainbat eragilek (AEK, Administrazioan Euskaraz Taldea, EHE, IKA eta Sortzen Ikasbatuaz) bat egin eta sinadura bilketa abian jarri dute euskarak bere espazioa izan dezan aldarrikatzeko. Euskalgintzako kideek hartu beharreko hiru neurri aipatu dituzte nagusiki: hizkuntza paisaian euskarak dagokion tokia izatea, kultur eskaintzan eta aisialdikoan ere euskara aintzat hartzea eta zerbitzuetan euskarak dagokion tokia izatea. Otsailera arte AEK eta IKAko euskaltegietan jasoko dituzte sinadurak.