argia.eus
INPRIMATU
Mugarik Gabeko Telebista eta Kongresua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urriaren 26a
Espainiako Kongresuko Mahaiak, Gobernuak Mugarik Gabeko Telebista ekimenari jarritako betoa atzera bota du. Ekimenak aurkeztutako 500.000 sinaduraren tramiteak aurrera ez egitea erabaki zuen Gobernuak, ekimenak eskatzen duena gastu publiko handia dela arrazoituz. Kongresuko Mahaiak ez du arrazoi hori onartu eta argudio gehiago eskatu dizkio. Mugarik Gabeko Telebista ekimenaren eskaera da telebista kate autonomikoak ez daitezela emititzen diren erkidegoetara mugatu, eta hizkuntza partekatzen duten erkidego guztietan emititzeko aukera izan dezatela. Ekimena valentziarrek jarri zuten abian Kataluniako TV3 ikusi ahal izateko, baina berdin balio du nafarrek ETB ikusi ahal izateko.