Fotokazetaritza ardatz duen Gasteizko Periscopio jaialdiak ateak ireki ditu. Hiriko hamabi eraikinetan paratutako erakusketek 728 argazki jaso dituzte orotara. Cesar Lucas espainiarraren irudiez osatutakoa da aurtengo erakusketa nagusia. Vital Kutxa Fundazioaren aretoan izango da ikusgai abenduaren 9ra bitartean. Gainerako erakusketak ere egun horretan itxiko dituzte. Periscopiovitoria.com webgunean, hamabi erakusketen inguruko informazioa jaso dute.