Bakeak asko balio du

Hona hortentsia batzuk, Hydrangea hortensia. Orain hostoa erortzen hasi zaion garaian, zenbaitek jo eta inausteko gogo bizia izaten du. Ez, bada! Hartu arnasa eta lasaitu. Utzi hortentsia bakean. Bakeak asko balio du. Utzi bere horretan negua igarotzen eta udaberri aurreko izerdi berria mugitzen zaionean, kimuetako begiak puzten hasten direnean, orduan inausi. Honela inausi: hiru adarretik bi oso-osorik utzi eta hirugarrena ipurdi-ipurditik moztu. Osorik utzitakoa lorez jantziko da, moztutakoa erabat berritu eta gaztetzen den artean.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 31
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude