argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2010ko urriaren 26a

Jean-Louis Davantek Le Journal du Pays Basque-en esanak: "Hegoaldetik batzuek galdetzen digute : ‘Zergatik eta zertako duzue iparraldeko batu hori?’ Erantzuna sinple zait: zuek hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua. Hortik euskara batuaren izenean saltzen zaiguna, frankotan gipuzkera osatua da.(...) Lapurtera baztertzen duen euskara bat ez da batua, gipuzkera osatua baizik ez da. (...) Erdiko euskaldunen kontra ez dut ezer, bereziki ekialdeko gipuzkoarren aurka. Euskararen bizkar hezurra osatzen dute, beharrik hor ditugu, bainan kontutan har dezatela zer lana kosta zaigun bazterrekoei euskara batuaren ikastea".

 

Iparraldeko ikastolen diru-laguntzei buruz Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Deia-n esanak: "Kultura Sailak ez du dirurik adreiluak erosteko, zer egiten du Frantziako Gobernuak gai honetan?".