argia.eus
INPRIMATU
BAD: Dantza eta Antzerki garaikidea protagonista Bilbon
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko urriaren 26a
BAD
Antzerki eta dantza Garaikidearen Bilboko BAD jaialdia hilaren 29tik azaroaren 7ra egingo da. Euskal Herriko eta atzerriko 24 konpainia hartuko ditu guztira. Horietatik zortzik lanak estreinatuko dituzte. Ion Munduateren Sin título, en colores, Helena Gobalen Black diamond eta Khea Ziater taldearen La canción de Gloria ikuskizunak eskainiko dituzte, besteak beste.