argia.eus
INPRIMATU
Asteko izenak
2010ko urriaren 26a

Txuma Murugarrenek akarkako seigarren diskoa kaleratu du: B aldeko kantuak (Gaztelupeko Hotsak). Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua), Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Rueda (gitarra) eta Rafa Aceves (teklatuak) musikariekin grabatu du diskoa.

 

Mikel Ruedazinemagile bilbotarraren Izarren argia aurreneko film luzea zinema aretoetara heldu da. 1938an, Mutrikuko Saturrarango hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten. Komunismoa desagerrarazteko aitzakian, 57 ume euren amengandik urrunarazi zituzten eta gerra irabazi zuten familiei eman. Preso egondako emakume horietako baten historia kontatzen du filmak. Barbara Goenaga da protagonista nagusia.

 

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa zabaldu dute Zegamako (Gipuzkoa) Anduetza baserrian, aspaldian ospitale izandakoan. Aizkorri-Aratz parke naturalaren sarrera eta erakusleiho izango den zentroak inguruneari buruzko informazioa emateaz gain, San Adriango tunela edota Aizkorrondoko ubidea ezagutzeko aukera eskainiko die bisitariei. Baserriko erraietan Basoa Ezkutuan izeneko erakusketa kokatu dute, mundu osoko 1.200 ohol eta 173 enborrez osatua.