Jon Lamarka Gaztea irratiko zuzendariak Bizkaie! webgunean: "Musikearen industria krisian dagoan honetan, deskargak, diskoak ez dirala erosten, kontzertuetara joateko jokerea apaldu egin dala eta beste kopla batzuk tarteko, inoiz baino musika gehiago entzuten da egun. Hor badago demanda bat telebistan-eta kontzertuak ikusteko... Dirua eukiko bageunke bere garaian pelota eta arraun erretransmisinoakaz pasau zan legez, musikeagaz egitea be interesgarria izango litzateke. Nik uste dot telebistako kontzertuek badaukiela indarra gaur egun be baina asmau beharko litzateke alde teknikoan zelan hobetu produktuak eta jentearengana zelan heldu".