argia.eus
INPRIMATU
“Soziolinguistika Eskuliburua“
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Soziolinguistika Klusterrak, 2004an sortu zenetik, erronka nagusietakoa izan du eskuliburua argitaratzea. Orain salgai dago Soziolinguistika Eskuliburua izeneko lan mardula. Soziolinguistikaren nazioarteko oinarrizko teoriak eta ikerketak eta horiek Euskal Herrian izan duten garapena jaso dituzte lanean, eta baita soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuen definizioak ere. 381 orriko eskuliburua euskararen normalizazioan lanean ari direnei zuzendutako tresna da. Eskuliburuan Klusterraren inguruan bildutako 30 aditu baino gehiago aritu dira. Koordinatzailea Soziolinguistika Klusterreko Oihana Lujanbio izan da eta lantaldea ondokoek osatu dute: Paul Bilbao, Battittu Coyos, Jone M. Hernández, Lionel Joly, Imanol Larrea, Loren V. Martínez Bermúdez, Belen Uranga eta Arkaitz Zarraga.