argia.eus
INPRIMATU
Ozeanoetako errolda
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko urriaren 19a
ozeanoko errolda
Kiwa Hirsuta
Urriaren 4an amaitu zen hamar urte iraun duen programa. 80 estatutako 2.700 zientzialarik parte hartu dute CoML (itsasoko bizidunen errolda) proiektuan. Hiru tomo handi, milaka argazki, bideo eta datu dituen datu-baseak eta 2.600 artikulu zientifikok osatzen dute proiektuaren muina.

Itsasertzeko ekosistemak, itsas hondoko iturri hidrotermalak eta mikrobioetatik baleetarainoko biodibertsitatea aztertu dituzte, euren eboluzioarekin eta dinamikarekin batera. Guztira 250.000 espezie aztertu dituzte; uste dute beste 750.000 aurkitzeke daudela oraindik.

Proiektu honi esker espezie ezezagun asko ezagun bihurtu dira; horren adibide dugu Pazko Uhartearen hegoaldean topatutako Kiwa hirsuta krustazeo iletsua.