Iraileko lanetarako aproposa da narra. Edozein lera edo gurdi sortu aurretik makina bat narra ibiliko zen gure mendietan behera. Ira edo garoen lanak egiteko sasoi honetan hona narra, Telleriarte aldekoa argazkikoa. Adar nagusi baten gainean, garraiatu behar den belar, adar, garo, inaurkin edo dena delakoa jarri eta azpiko adar nagusiari tiraka eramateko garaitako egitura. Edozer gauza herrestan eramateari narraka, narraz... esaten zaio.