Iraganari begiratuta, aurrerapauso dotorea

  • Jon & Sugramas ::Jon & Sugramas

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::46´47´´

    prezioa ::10€

Jon Gurrutxaga
Jon Gurrutxaga elgoibartarra ezaguna da, besteak beste, Arima Beltza talde beteranoko bateria eta abeslaria izateagatik, eta Uek eta bestelako taldeetan makilekin aritu izanagatik. Oraingoan, baina, hurbilekoak eta urrunekoak zur eta lur utzi ditu bere proiektu pertsonalen eta kuttunenarekin. Batetik, alboan, bere konposizioak aurrera eramateko besteak beste Legen Beltza thrash-metal taldeko bi kide izan dituelako; eta bestetik, abesten zein konposatzen maila ikaragarria erakutsi duelako. AEBetako hegoaldeko rocka, 70eko hamarkadako rocka eta blues-rocka batu ditu, sentimenduz eta sinesgarritasunez betetako piezatan ingelesa eta euskara tartekatuta. Aipatutako estiloez gain, euskal rockaren hastapenetako eta baita 60ko hamarkadako pop-aren distira ere antzeman daiteke. Giriak izango balira!

www.myspace.com/jonsugramas
Jon Gurrutxaga - Jon & Sugramas
Estilo zehatz bat egiteari garrantzi handiegia ematen zaio eta inportanteena kanta bera da

“Banekien bota zaharrak berriro jantziko nituela”; “Poltsa hutsik dago, baina arima beteta”. Aspaldiko ametsa gauzatu duzu?

Bai, beti izan dut buruan halako diskoa egitea, hauxe baita betidanik ase nauen estiloa. Gainera, nik sortu eta bultzatutako proiektua da, kantak nik sortuak dira eta bidean aurrera egiteko lagunez batu naiz. Oso pozik nago.


Bidaia kantak hemengo rockaren aita den Niko Etxarti keinua dirudi. Hastapenetako euskal rockak izan du zugan arrastorik?


Kanpoko taldeak entzuten hasi nintzen rockaren munduan eta gerora ezagutu ditut euskaraz rocka egiten hasitakoak, Niko Etxart, Koxka... Musika orok du eragina eta Niko karisma handiko musikaria iruditu zait beti.


Bidaia aitatasunaren gaineko kanta ederra da; I called you alboko lagunari eskainia; Duoan sortutako istorioa aiton-amonen omenez... Bihotzez, barru-barrutik, egindako diskoa da?


Bai, mimo handiz eta hitzak zainduz. Era guztietako gaiak jorratzen ditut, baina gai pertsonalak ukitzen dituztenak sentimenduz josita daude.

Sentimendu handia dago abesteko eran…


Beti saiatzen naiz sentimendu handiz abesten, entzuleak hori igarri egiten baitu. Horrez gain, hitzek ere esanahi handia badute zuretzat, are gehiago irteten dira poza, tristura edo malenkonia bezalako sentimenduak.


“Usaina eta gustua benetakoak zuten goizak ditut gogoan”. Zer zuen iraganeko musikak orain ez daukana?


Orain oso musika ona egiten da, kalitate bikainekoa. Eta ez naiz inola ere atzera begira bakarrik geratzen den horietakoa. Baina onartu beharra dago 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hasieran izan zen musika mugimendua oso-oso aberatsa izan zela hainbat estilotan. Sentimendu handiko kantak idatzi ziren orduan. Gaur egun, estilo zehatz bat egiteari, adibidez, garrantzi handiegia ematen zaio; garrantzitsuena kanta bera da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude