argia.eus
INPRIMATU
Flandestar urrezko aroa Bilbon
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko urriaren 19a
arrastoak
Jan Vermeer
Urrezko aroa. Holandako eta Flandeseko pintura izeneko erakusketa izngo da Bilboko Guggenheim museoan urtarrilaren 23ra bitartean. Frankfurteko Städel Museumen bildumako 130 lan aukeratu dituzte, XVII. mendean Holandako nahiz Flandeseko maisuek eginak, hala nola Vermeer-ek, Hals-ek, edo Rembrandt-ek (eskuinean, lan horietako bat, Jan Vermeer van Delften Geografoa, 1669). XVII. mendean itsas merkataritzaren loraldiaren ondorioz, burgesiaren gustu eta balio berriak ezarri ziren eta horiek agerian utzi zituzten margolari horiek.