argia.eus
INPRIMATU
EDF, hondakin nuklearren biltegiaren prezioarekin kezkatuta
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko urriaren 19a
Bertrand Degove-CC By SA
Electricité de France (EDF) enpresak hondakin nuklearrak lur azpian gordetzeko proiektuaren inguruko kezkak azaldu ditu.

Hondakin erradioaktiboen kudeaketarako agentzia nazionalak, Andra-k, 15.000 milioi euroko proiektua onartu zuen biltegia eraiki ahal izateko Meuse/Haute-Marne eskualdean, baina azken urte honetan kopuru hori aldatu egin da. 2006an Frantziako Parlamentuak onartutako lege baten arabera, biltegi nuklearrek “errebertsibilitate printzipioa” bete behar dute, hau da, biltegian dauden hondakinek bertatik ateratzeko aukera izan behar dute.

Lege berri horrek eragin zuzena du hondakinak biltegiratzeko garaian eta batez ere, segurtasun neurriak zorrozten ditu. Horrela, La Meuseko biltegi-proiektuaren kostua 35.000 milioira igo da gutxienez, eta kostu horren %80 EDFren bizkar gainera doanez ulertzekoa da erakundeak aurkeztutako kezka. Izan ere, oso posible da behin-betiko kostua handiagoa izatea.