argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 07a

Nuria Sebastian Pompeu Fabra Unibertsitateko katedradunak El Diario Vascon esanak: "Galdera: “Egia al da haurrek belakiak bezala xurgatzen dutela? Erantzuna: Badu horrek egiatik zerbait. Bizitzako lehen hilabeteetan ikasketaren zati garrantzitsua egiten da. Garai horretan haurrak beren hizkuntzaren soinuetan espezializatzen dira: bere ingurukoak hobeto atzemango dituzte eta gainerakoak identifikatzeari utziko diote. Ahanzturanzko ikasketa deitzen zaio horri. Hasieratik hainbat hizkuntza badituzu eta inguru horretan mantentzen badira, gero ez dira ikasi behar. Heldua zarenean jartzen badizkizute, umetan ikasitakoaren zati bat desikasi behar duzu beste hizkuntzak zureganatzeko. Baina tarte bat egiten badiozu hizkuntza bakoitzari sortzen ari direnean, hazia jarri duzu. Hori bai, ez da ereiten beste hizkuntzetan telebista ikusiz eta haurrei bideoak jarriz”".