argia.eus
INPRIMATU
Asierren bideo grabazioak euskara praktikatzeko
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urriaren 19a
Asierren bideoa
Karrajua.org-k lagundu digu Asierrengana iristen. Bizkaitar gazte hau euskara ikasten hasi da euskaltegian eta erabaki du tartean behin bideoak grabatzea bera hizlari dela. Asmoa euskara ikasteko baliabideen berri ematea da, baina batik bat berak euskara praktikatzea. Ez da zero mailakoa, badaki hitz egiten, baina aditzekin larri dabil. Ariketa bikaina da mutil honena, lotsa bazterrean utzi eta pantailaren, eta gu denon, aurrean euskaraz ari da. Dagoeneko baditu jarraitzaileak, bat baino gehiago Asier bezala euskaltegian hasi berri direnak. Nahiz eta pasarte txarrenak moztu egiten dituen natural ageri da bizkaitarra, edozein hizkuntza ikasten dugunean ageri garen moduan, ahaleginean. Bideoa ikusteko: www.youtube.com/user/VlogaEuskaraz