Akauzazte taldearen lehendabiziko grabazioa, Maite Zaitut (1992), kasetean berrargitaratu du Madrilgo Afeite al Perro zigiluak. Bestalde, Bidasoaldeko Bidehuts kolektiboak Lisabören Ezarian lana berrargitaratuko du biniloan, diskoa plazaratu zen 10. urteurrenaren harira. Hain justu, Elkarrek bere katalogoko sei disko berrargitaratu ditu jatorrizko formatuan, biniloan, bermasterizaturik: Noche de rock & roll (Barricada), Kortatu (Kortatu), Inadaptados (Cicatriz), Salve (La Polla Records), Hautsi da anphora (Ruper Ordorika) eta Bat-Hiru (Mikel Laboa).