Euskal Herriko areto, gaztetxe, taberna eta plazetako zuzeneko kontzertuen berri emango du
www.musikazuzenean.com webguneak. Koldo Otamendi musikazale eta kazetariak sortua, hainbat kolaboratzaileren parte-hartzea izango du proiektuak. Kontzertuen agenda, kronikak, argazkiak eta bideoak bilduko dituzte webgunean. “Areto bakoitzak, gaztetxe batzuek eta musika taldeek euren MySpace, Facebook edo webgunea dute. Baina han bildutako informazioa nekez heltzen da taldeen jarraitzaile fidelengandik harago. Ekitaldi ugari ez dira ezagutzera ematen. Musika Zuzenean horretarako sortu da, eta Euskal Herrian egiten den musikaren erreferentzia izateko”, dio Otamendik.