Jakoba Errekondo
Donostiako Urgulgo ibilbide batean platano (Platanus x hispanica) errenkada bat bada. Galantak. Koadrila ederra osatzen dute. Beren kai gaineko talatik zer ez ote dute ikusi amonok. Ibilbidea dotoretzeko, aspaldi, harresia eta haren gainean lorontziak jarri zituen bateren batek. Platanoak berera, harresia azpian hartu eta lorontziak hankaz gora badoaz. Kontuz behintzat aulki horretan eseri, amonak indarrean dira eta...