Penipe

Goian, Bengalako pikondoa (Ficus benghalensis). Azpian, ashoka (Saraca asoca).Wael Omar/nmpb.nic.in
Haserre asarrea dut asarrea haserre zuzenduz okertu didatelako. Lertxundi, gorbeldi eta perretxiko asarreak, ikaragarri handiak, itzelak badira bazterretan, eta, India aldera bidaiatzeko aitzakia behar eta, duela hamar bat urte txoko honetantxe aipatu nuen pikondo bat ekarri nahi dut tartera. Garai hartan asarrea zen, zenbat hazi ote da, baina, hamar urte hauetan? Bisita egin beharko diogu...

Bengalako pikondoa da, Ficus benghalensis. Pikondoa, Ficus generokoa delako, banyan zuhaitza deitzea egokiagoa litzateke, ordea. Gandhiren ama hizkuntza izan zen gujaratiko hitza da banya, eta merkatari, tratante adierazten du, ez zuhaitza. Hirietako kale bazterretako zuhaitz hauen itzalpean egiten ziren tratuak, nonbait. Indian, Karnatakan, Bangalore aldameneko Ramohalli hiriko banya zuhaitz asarreari Dodda Alada Mara deitzen diote. Hona bera: 400 urte ba ote dituen aipatzen da eta 20.000 metro koadroko itzala ematen omen du. Tratu galantak egin daitezke hor! Bere senide ezagunenetako bat Kanbodian bizi da, Angkor Wat tenpluko hormetako harritzarrak azpian hartuak dituena. Zuhaitzak maiteminak eta harriek bere minak bertan errezatuko dituzte...

Indian, banya sakratua dute, baina gurtu, beste zuhaitz bat gurtzen dute. Ashoka zuhaitza, Saraca asoca, hostaia iraunkorra eta lore gorri usaintsuengatik baino gehiago bere izaeragatik da ezaguna. Literaturan, ohituretan, folklorean, erlijioan etxeko dute. Bere loraldiari lotutako jaiak ospatzen dira. Ugalkortasunaren adierazgarri dute hinduistek eta budistek, eta azken hauentzako ikus nagusietakoa da, Buda bera ashoka zuhaitz baten azpian erditua izan omen zen eta. Jainistek eta inguru haietako beste erlijioetakoek ere oparo gurtzen dute. Inguru haietako hizkuntzatan makina bat izen badu. Sanskritoan soilik hamasei, ashoka horietako bat. Ashoka honek mina edo pena ematen ez duena edo minik edo penarik gabekoa adierazten du. Penipeia.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude