argia.eus
INPRIMATU
Ingelesak euskaraz hitz egiten has daitezen
  • Garikoitz Knörr ::Kaixo!

    Txertoa

    Orrialdeak ::138

    prezioa ::9,45€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko urriaren 12a
Garikoitz Knörr de Santiagok ingelesak euskaraz hizketan jarri nahi ditu. Helburu hori du Kaixo! English-Basque conversation guide liburuak: edozein ingeles hiztuni oinarrizko laguntza ematea, euskaraz solasean hasteko. Horretarako, egunero-egunero euskaraz erabiltzen diren esamoldeak bildu ditu liburuan, eta irakurleari azaldu dio zein testuingurutan erabil ditzakeen. Baina ez hori bakarrik: liburuak ahoskera gida ere badakar, baita euskararen oinarrizko gramatika ere. Gainera, hiztegi txikiari esker, aurrez ikasitako esamoldeak egoera ugaritan baliatu ahalko ditu atzerritik etorritako bisitariak. Tourist, remember, you are in the Basque Country!