argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Uribe HABEko zuzendari
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urriaren 17a
Aldizkari hau ixterako karrajua.org webgunean irakurri genuen Eugenio Mujika HABEko zuzendariak kargua utzi zuela, edo utziarazi ziotela. Ondoren El Correo egunkariak adierazi zuen Mujikaren tokia hartuko zuela Iñaki Uribe Burgoa itzultzaileak. Uribe Villabonako (Gipuzkoa) PSE-EEko zinegotzia da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, aldizkari hau itxi bitartean, ez zuen albiste honi buruzko ezer esan. HABEko zuzendari aldaketaren notizia egiazkoa balitz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan gertatzen den hirugarren kargu aldaketa litzateke. Igor Calzadak Berrikuntzako zuzendari postua utzi zuen eta Ramon Etxezarretak sailburuordetza.