“Elgetan egon nintzenean, hiru ginen andereñoak. Bi irakasle tituludunak ziren. Nik ez nuen halakorik, eta ez zitzaidan batere egokia iruditzen. Eta Batxilergoa egiten hasi nintzen, orduantxe. Batxilergoa zientzia adarretik egin eta Filologia Hispanikoa ikasi nuen, unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako azterketa eginda. Egunez Euskaltzaindian lanean eta arratsalde-iluntzean EUTGn, unibertsitatean. Dezente kostatu zitzaidan baina! Eta arraro egiten zitzaidan hainbeste apunte hartu behar izatea!”.