Busturialdean lan eta bizi

Busturialdeko herritarrak mobilizatzen ari dira, hamarnaka alderdi politiko, sindikatu eta gizarte elkarte biltzen dituen plataforma soziopolitikoari eskerrak, Bizkaian dagoen Urdaibaiko eskualde eder horretan lan egin eta bizi ahal izateko irtenbideen alde. Bizkaiko Foru Aldundiak eta EAJk defendatzen duten Sukarrietako Gughenheim museoaren frankizia eraikitzeko erabakia gertuago dago, 200 milioi euro kosta daiteke, eta mobilizazioak ugaldu egin dira horren aurrean. Joan den astean beste pauso bat eman zen Bizkaiko Batzar Nagusietan, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez duen ekimen hori babesten eta beste proiektu batzuk proposatzen dituen. Ez Bizkaiko Foru Aldundiak, ez EAJk, ezta Eusko Jaurlaritzak ere, ez dituzte kontsultatu euren proiektuak inguruko herritarrekin. Inposizio horiek salatzen dituzte mobilizazioek, herritarren erabakia errespetatzeko eskatuz. Azkeneko mobilizazioa joan den astean egin zen Gernikan, Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean.

Busturialdean lan
eta bizi herri plataformak gogorarazi du jada badagoela hainbat eragileren artean adostutako eta 1998an dekretuz onartutako plan estrategikoa. Horren helburua da, garapen jasangarriarekin bat eginik, jarduera sozioekonomiko guztiei bultzada ematea. Urdaibaiko museo berrirako aurreikusi diren 200 milioi euro horiek inbertsio produktibo eta sozialetara bideratzea eskatu dute. Busturialdeak 10.000 enplegu galdu ditu azken urtetan, lan postuak behar ditu sektore guztietan, eta ez Urdaibai turismo masiborako eskualde bihurtzea. Beren eskualdean lan egin eta bizi nahi dute. Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari gutxienez exigitu dakieke, behin betiko erabakia hartu aurretik, herritarrei galdetzea eta horien hitza errespetatzea. Aski da inposizioekin!

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude