argia.eus
INPRIMATU
Bake Epaitegi guztietan euskaraz erregistratzeko aukera
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urriaren 12a
Duela gutxi Usurbilgo (Gipuzkoa) hiru amaren kexa jaso genuen txoko honetan. Haur jaioberriak ezin zituzten euskaraz erregistratu beraien herrian. Espainiako Estatuko Erregistroen Legeak 2005ean aitortu zuen jaiotzak, heriotzak eta ezkontzak euskaraz erregistratzeko eskubidea. Alabaina, praktikan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herri buruetan baino ezin zen halakorik egin. Dirudienez, 200dik gora Bake Epaitegietako sistema informatikoak ez zeuden prestatuta euskaraz erregistroak egiteko. Urtea bukatu baino lehen 2005ean aitortutako eskubidea gauzatzeko modua izango omen da.